Egilea

Maialen Mendinueta

💛 Nola sortu zen Iker?

Ipuin bakoitzaren atzean istorio txiki bat dago.

Iker eta emozioen animaliak bilduma oso gauza sinple batetik sortu zen: haurrek oraindik azaldu ezin dituzten emozioetan laguntzeko gogotik.

Ama naizen aldetik, ikasi dut haserre, jeloskortasun, urduritasun edo tristura baten atzean askotan zer gertatzen ari zaien ulertu nahian dabilen bihotz txiki bat dagoela.

Eta pentsatu nuen agian istorio batek lagun zezakeela.

Horrela sortu zen Iker, beti animalia txiki baten laguntzarekin, bere emozioei lasaiago eta erruduntasunik gabe begiratzen ikasteko. 🐾

Gaur egun, dagoeneko 4 ipuin dira, euskaraz eta gaztelaniaz.

Maialen Mendinueta